Ekainak 22: I. Eskolarteko 4X4 Eskubaloi Topaketa

Ekainak 22: I. Eskolarteko 4X4 Eskubaloi Topaketa

Lau jokalariko taldeek har dezakete parte, hau da, Lehen Hezkuntzako 5 edo 6 mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako neskek, mutilek edo talde mistoek. Taldearen izena adierazi behar diguzue. 

Eskubaloia? 4 jokalari? Bai. Ez gara nahastu. Topaketak eskubaloiaren barruan beste joko-modalitate bat ezagutzeko balio izatea nahi dugu.  
        Topaketa Irungo ikastetxe guztientzat antolatu da. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik eskubaloiari buruzko ezagupenik izatea, ondo pasatzeko gogoa baino ez da behar.
         Taldearen izenean pentsatzerakoan egingo duten aurretiazko lana ere baloratzea pentsatu dugu. Taldeen izen guztien artean izen originalenari sari txiki bat emango diogu, originaltasuna, euskara, parekidetasuna… kontuan hartuta.
         Taldeek mailaka jokatuko dute: lehen Hezkuntzakoa (alebin maila) eta bigarren hezkuntzakoa (infantil maila).

Osteguna, ekainak 22

( ADI jaietako programan gaizki dago)

Uranzu frontoian

16:00tik 18:00ra.

INSKRIPZIOA