Kluba

Aurkezpena

Txingudi Eskubaloi Kluba Egaindar”, eskubaloi kirol modalitatea ezagutzera eramateko eta praktikatzeko asmoz sortu da.   Prestakuntza garatzen duen hezkuntza esparru batean, pertsonaren osotasuna, baloreen ikaskuntza eta Kirolaren dibertsioa eta gozamena sustatzen du.

Beraz gure jarduera ildoak hauek dira:

  • Eskubaloiaren praktika
  • Pertsonen hezkuntza
  • Baloreak
  • Gozamena
armarria Txingudi Eskubaloia letrak ez

Funtsean gure ekintza-eremua Irun hiria da, baina gure eragin eremua Txingudi eremura hedatzen da, hau da, Hondarribia eta Hendaiaraino.

 Justifikazioa

Espainiako Kirol Gutunak (FAGDE Kongresua, Santander 2015 maiatza) pertsonentzako zerbitzu gisa ulertzen du kirola:

  • «Kirol praktika osasun tresna bat da»
  • «Kirola, kultura, ekonomia eta garapen sozialaren lotura da»
  • “Kirola, pertsonen eta gizarteen bizi kalitatearen adierazlea da.”

Goethek esan zuen bezala: “maite duguna ezagutzen ikasten da, eta sakonagoa eta beteagoa izango da ezagutza jakitea maitasuna zenbat eta sendoagoa eta biziagoa den bitartean, baita grina ere”.

Gure helburu orokorretako bat, kirola ezagutzen eta baloratzen irakastea da, eta bereziki eskubaloia. Funtsezkoa iruditzen zaigu hezkuntza parametroetan oinarrituz ezartzea, hezkuntzaren balioetan eta profil pedagogikoen irizpideetan oinarrituz.

Hezitzaile den kirol baten aldekoak gara. Hau da, ondo pasatzeko praktikatzen dugu kirola baina hobe izateko ere.

Erreaktibatzen gaitu errespetuz jokatzea eta eskuzabala izateko aukera ematen digu, baita disziplinatuagoak eta ausartagoak izaten ere. Gainera, gure saioekin harro sentitzen irakasten digu naiz eta garaipenik ez lortu. Kirola giza bizitzaren dimentsio aldaezina dela uste dugu.

  Hirurogeiko hamarkadaren hasieratik, Irun Eskubaloiarekin loturik dago. Pasartearekin batera finkatu da.  Lorpen bikainen esker kirol honen zaletasun fidela daukagu, oinarri sozial batek lagunduta.

 Ezinbestekoa da txikitatik kirol hau egiteko grina gure seme-alaben artean bultzatzea, eta praktikatzen eta ezagutzen laguntzea.

Gure Balioak eta Garatu beharreko Gaitasunak

Gure Balioak eta Garatu beharreko Gaitasunak

Ekipamendua

Koloreak: gorria, zuria eta beltza

1. Jokoaren Kamiseta : gorria. 2. Jokoaren Kamiseta: zuria, kolore beltz eta gorriekin

Entrenamenduko ekipamendua: Kamisetak gorria eta beltza eta galtza motz gorria

Atezainaren ekipamendua: Kirol-jertse berde eta laranja eta galtza beltz luzeak.

Miru gorri TXINGUDI ESKUBALOIA

Miru gorri (Milvus milvus) hegazti ikusgarria da, dotorea. Mugimendu arinez baliatuz zeharkatzen du zerua. Udaran Plaiaundin Miru Gorria maizago ikus daiteke.

  Eusko Jaurlaritzak arriskuan dauden espezieen euskal katalogoan sailkatutako espeziea da eta Euskadin multzo txiki bat bizi eta ugaltzen ari dela dirudi.

Egitura

  • Eskola

   Bere helburu nagusia hezkuntza integrala eta inklusiboa da, kirol-hezkuntza zein pertsonala, eskubaloiaren oinarri tekniko-taktikoak ulertzea eta hobetzea kontutan harturik. Txingudi Eskubaloi eskolak neska-mutil talde bat entrenatzen d , entrenamendu horiek espezializatutako langileek zuzentzen dute.

   Eskubaloia ikasteko lekua izan behar da, baina baita neska-mutilak elkartzen diren tokia non garapen fisikoa, psikikoa, sentsoriala, motorra eta soziala sustatzen ditugun. Balio heziketa garatzeko eta batez ere dibertsio eta sorkuntzarako lekua izango da.

Eskola 16 ikasleko gehienez 3 taldeekin hasiko da.

Sortu berri diren taldeak izanda, zenbaki hauek aldaketak jasan ditzazkete.

Onuradunak: 3.mailatik 6. maila bitartean dauden  neska-mutil guztientzat.

  • Senior Neskak

Eskubaloian jokatzen jarraitu nahi duten neskentzako Irungo hirian dagoen eskaintza bakarra da.

  • Senior Mutilak

2 ekipo.

Goibar: 21-22 denboralditik 1. Lurralde mailan lehiatzen da

Goser: lurraldeko 2. mailan lehiatzen da

  • Entrenatzaileen Eskola

Gure helburuetako bat, entrenatzaile gazteak entrenatzaile bezala trebatzen laguntzea da, horretarako Federazioko entrenatzaile Ikastaroak egitera bultzatu nahi ditugu eta denbora berean tutorizatutako praktiken programak garatu ere.

  • Entrenatzaileak /Monitoreak

Jarduera guztiak, prestakuntza duten hezitzaile eta profesionalek zuzenduko dituzte, uneoro taldean lan egiteko motibatuta daudenak, honek klubari bere jolasteko nortasun berezia eraikitzeko onura eskainiko dio.