Azken Berriak
Txingudi Eskubaloia
Txingudi Eskubaloi Kluba Egaindar”, eskubaloi kirol modalitatea ezagutzera eramateko eta praktikatzeko asmoz sortu da. Prestakuntza garatzen duen hezkuntza esparru batean, pertsonaren osotasuna, baloreen ikaskuntza eta Kirolaren dibertsioa eta gozamena sustatzen du.
Beraz gure jarduera ildoak hauek dira:
– Eskubaloiaren praktika
– Pertsonen hezkuntza
– Baloreak
– Gozamena
Funtsean gure ekintza-eremua Irun hiria da, baina gure eragin eremua Txingudi eremura hedatzen da, hau da, Hondarribia eta Hendaiaraino.
Eskubaloi Eskola
Txingudi Eskubaloiaren helburua 8 eta 12 urte bitarteko umeei eskubaloia hurbiltzea da, horrela beraien ohiko kirol jarduera bihur dadin. Honek Bidasoako eskualdean kirol honetan diharduten petsonen kopurua handitzea ekarriko du.
Helburu orokorra hauxe da: inklusiboa den eta bai arlo pertsonalean bai kirol arloan pertsona bere osotasunean kontuan hartzen duen hezkuntza, eta honekin batera eskubaloiaren oinarri tekniko-taktikoen hobekuntza lantzen duena.
Eskola, eskubaloia ikasteko lekua izango da, baina baita ere umeak elkartzeko tokia beraien garapen fisiko, psikiko, sentsorial, motoriko, eta soziala garatuko duena, baloreetan oinarritutako hezkuntza gune bat eta batez ere ondo pasatzeko eta sormenerako lekua.