Ekainak 22: I. Eskolarteko 4X4 Eskubaloi Topaketa

4x4 Eskolarteko Topaketa

Lau jokalariko taldeek har dezakete parte, hau da, Lehen Hezkuntzako 5 edo 6 mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako neskek, mutilek edo talde mistoek. Taldearen izena adierazi behar diguzue. 

Eskubaloia? 4 jokalari? Bai. Ez gara nahastu. Topaketak eskubaloiaren barruan beste joko-modalitate bat ezagutzeko balio izatea nahi dugu.  
        Topaketa Irungo ikastetxe guztientzat antolatu da. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik eskubaloiari buruzko ezagupenik izatea, ondo pasatzeko gogoa baino ez da behar.
         Taldearen izenean pentsatzerakoan egingo duten aurretiazko lana ere baloratzea pentsatu dugu. Taldeen izen guztien artean izen originalenari sari txiki bat emango diogu, originaltasuna, euskara, parekidetasuna… kontuan hartuta.
         Taldeek mailaka jokatuko dute: lehen Hezkuntzakoa (alebin maila) eta bigarren hezkuntzakoa (infantil maila).

Osteguna, ekainak 22

( ADI jaietako programan gaizki dago)

Uranzu frontoian

16:00tik 18:00ra.

INSKRIPZIOA

II. “SAN MARTZIAL” SENIOR NESKEN ESKUBALOI TXAPELKETA

kartela torneoa

Joan den larunbatean, ekainaren 10ean, II. SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN ESKUBALOI TXAPELKETA
Txingudi Eskubaloiak antolatuta eta Irungo Udalaren laguntzarekin.
Ekimen hau Kirolean emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta garatzeko sortu zen. Irun eskubaloiarekin lotutako hiria da, eta lagunarteko txapelketa honen helburu nagusia emakumezkoen eskubaloia indartzea eta ikusaraztea da.
Euskadiko, Iparraldeko eta Nafarroako 6 ekipok hartu zuten parte:
El Prado Corazonistas garajea (Vitoria-Gasteiz)
Ibaizabal Eskubaloi Taldea (Durango)
Ardoi eskubaloia (Zizur Nagusia)
Tolosa F.K. Eskubaloia (Tolosa)
Stade Hendayais HB (Hendaia)
Txingudi Zubieder (Irun)

Finalaren aurretik omenaldi txiki bat egin zitzaion José Ramón Pérez Suescun “Joserra” Echemar Alai Txingudi Taldeko jokalariari.

 

Txingudi Zubieder Torneoa
Torneoa Familia osoa

TXINGUBALOI

ASTE SANTUKO KANPUS KARTELA

Aste santuko Eskubaloi Kanpusa

Aste Santu honetan, zatoz Eskubaloia ezagutzera, ikastera eta gozatzera Txingudi Eskubaloiarekin.

Eskubaloia ezagutu eta jolas-giroan taldeko jarduera fisikoa egin nahi duten haurrei zuzendua

Hauek dira gure helburuak:

– Eskubaloiarekin lehen harremana izatea

– Koordinazioa, espazio-zentzua eta psikomotrizitatea sustatzea

– Balioetan heztea eta trebetasun fisikoak garatzea jolasaren bidez

– Giro ludiko eta kooperatibo batean gozatzea

Adinak2009 eta 2012 urteen artean jaiotako neskak eta mutilak.

Datak: apirilak 11tik 14ra

Ordua10: 00etatik 13: 00etara

Lekua: jardunaldi guztiak “Uranzu Frontoian” izango dira

Kuota: 25,00€

Izena ematea: Bete honako FORMULARIO hau

 

Plaza mugatuak. Inskripzioa BEHIN BETIKOTZAT jotzen da inskripzio-kuotaren ordainketa jasotzean.  

MERCHANDISING

2022 merchandising

Badauzkazu gure Merchandising artikulu guztiak webgunean. Eskaerak urriaren 30era arte jasoko ditugu. Eta martxan jarriko ditugu, Gabonetarako irits daitezen.

Nahi duzun artikuluaren formularioa bete besterik ez duzu egin behar. Kamisetak, jertseak, motxila eta klubeko bufanda ditugu. Eta aurten berritasun gisa, Klubaren txandala.

Ekipatu zaitez Txingudiko zale izateko!!! Ez geratu zurea gabe!

TXINGUDI INFANTILAK

Infantilak 21-22

Denboraldi hau Txingudiko Lehen Haur Taldea sortu da. 10 mutilekin hasi gara: Oier, Aimar, Unai, Ekain, Oihan, Joao, Luka, Ioritz eta Odei. Mikel Carrascosa, Martin Carrillo eta Nerea Gonzalez izan dira entrenatzaileak. Diputazio Kopan lehiatu dira. Ibilbide emankor baten hasiera izatea espero dugu.

“SAN MARTZIAL” SENIOR NESKEN ESKUBALOI TXAPELKETA

kartela

Joan den ekainaren 11n lehen San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Txapelketa antolatu genuen Irunen.
Balorazioa oso positiboa izan da. Giroa bikaina izan zen.
Talde guztiek oso pozik bukatu zuten. Hurrengo urtean bueltatzeko gogoarekin.

Kiroltasun onenaren saria CORAZONISTAS VITORIAK irabazi zuen.

Eta jokalari onena Irune Madariaga BM ARDOI TALDEKOA

Eta Txapelketako Txapelduna gure taldeak TXINGUDI ZUBIEDERi zan zen!!!.

Esan behar dugu, gure Txingudi Alai talde egokituaren lehenengo partidua izan zela eta Artalekun egon zen giroa ahaztu ezina. Barakaldo BM ren aurka jolastu zuten. Eta Barakaldo taldeak irabazi zuen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu laguntzaile guztiei, sariak banatzera eta gurekin disfrutatzera etorri ziren udaleko ordazkariei, Borja Olazabal Kirol arduradunari eta Miren Etxebeste berdintasun arduradunari. Baita Eneritz MARIORA, Gipuzkoako kirol egokituen federazioko arduradunari.

Kirol giro alaia eta bikaina. ESKUBALOIAREN BENETAKO FESTA!!!

TXAPELKETAKO TXAPELDUNA
Txapelduna
KIROLTASUNAREN SARIA
Kiroltasun Saria
JOKALARI ONENA
Jokarari onena
TORNEOKO FAMILIA ARGAZKIA
Torneoko Familia Argazkia
eskubaloi egokitua Partida
Eskubaloi Egokitua

Aste santuko Eskubaloi Kanpusa

aste santuko kanpusa

Aste Santu honetan, zatoz Eskubaloia ezagutzera, ikastera eta gozatzera Txingudi Eskubaloiarekin.

Eskubaloia ezagutu eta jolas-giroan taldeko jarduera fisikoa egin nahi duten haurrei zuzendua

Hauek dira gure helburuak:

– Eskubaloiarekin lehen harremana izatea

– Koordinazioa, espazio-zentzua eta psikomotrizitatea sustatzea

– Balioetan heztea eta trebetasun fisikoak garatzea jolasaren bidez

– Giro ludiko eta kooperatibo batean gozatzea

Adinak: 2007 eta 2011 urteen artean jaiotako neskak eta mutilak.

Datak: apirilak 19tik 22ra

Ordua: 10: 00etatik 12: 00etara

Lekua: jardunaldi guztiak “Uranzu Frontoian” izango dira

Izena ematea: jarduera doakoa da. Bete honako FORMULARIO hau