TXINGUDI INFANTILAK

Infantilak 21-22

Denboraldi hau Txingudiko Lehen Haur Taldea sortu da. 10 mutilekin hasi gara: Oier, Aimar, Unai, Ekain, Oihan, Joao, Luka, Ioritz eta Odei. Mikel Carrascosa, Martin Carrillo eta Nerea Gonzalez izan dira entrenatzaileak. Diputazio Kopan lehiatu dira. Ibilbide emankor baten hasiera izatea espero dugu.

“SAN MARTZIAL” SENIOR NESKEN ESKUBALOI TXAPELKETA

kartela

Joan den ekainaren 11n lehen San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Txapelketa antolatu genuen Irunen.
Balorazioa oso positiboa izan da. Giroa bikaina izan zen.
Talde guztiek oso pozik bukatu zuten. Hurrengo urtean bueltatzeko gogoarekin.

Kiroltasun onenaren saria CORAZONISTAS VITORIAK irabazi zuen.

Eta jokalari onena Irune Madariaga BM ARDOI TALDEKOA

Eta Txapelketako Txapelduna gure taldeak TXINGUDI ZUBIEDERi zan zen!!!.

Esan behar dugu, gure Txingudi Alai talde egokituaren lehenengo partidua izan zela eta Artalekun egon zen giroa ahaztu ezina. Barakaldo BM ren aurka jolastu zuten. Eta Barakaldo taldeak irabazi zuen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu laguntzaile guztiei, sariak banatzera eta gurekin disfrutatzera etorri ziren udaleko ordazkariei, Borja Olazabal Kirol arduradunari eta Miren Etxebeste berdintasun arduradunari. Baita Eneritz MARIORA, Gipuzkoako kirol egokituen federazioko arduradunari.

Kirol giro alaia eta bikaina. ESKUBALOIAREN BENETAKO FESTA!!!

TXAPELKETAKO TXAPELDUNA
Txapelduna
KIROLTASUNAREN SARIA
Kiroltasun Saria
JOKALARI ONENA
Jokarari onena
TORNEOKO FAMILIA ARGAZKIA
Torneoko Familia Argazkia
eskubaloi egokitua Partida
Eskubaloi Egokitua

Aste santuko Eskubaloi Kanpusa

aste santuko kanpusa

Aste Santu honetan, zatoz Eskubaloia ezagutzera, ikastera eta gozatzera Txingudi Eskubaloiarekin.

Eskubaloia ezagutu eta jolas-giroan taldeko jarduera fisikoa egin nahi duten haurrei zuzendua

Hauek dira gure helburuak:

– Eskubaloiarekin lehen harremana izatea

– Koordinazioa, espazio-zentzua eta psikomotrizitatea sustatzea

– Balioetan heztea eta trebetasun fisikoak garatzea jolasaren bidez

– Giro ludiko eta kooperatibo batean gozatzea

Adinak: 2007 eta 2011 urteen artean jaiotako neskak eta mutilak.

Datak: apirilak 19tik 22ra

Ordua: 10: 00etatik 12: 00etara

Lekua: jardunaldi guztiak “Uranzu Frontoian” izango dira

Izena ematea: jarduera doakoa da. Bete honako FORMULARIO hau

MERCHANDISING

merchandising eusk

Merchandising-eko gure artikulu guztiak dituzu webgunean. Eskaera guztiak azaroaren 25era arte jasoko ditugu. Nahi duzun artikuluaren formularioa bete besterik ez duzu egin behar. Kamisetak, jertseak, motxila eta Klubeko bufanda ditugu. Lortu zure ekipamendua Txingudi-zalea izateko!! Ez geratu zurea gabe!!

1. LAGUNARTEKO PARTIDA

lagunarteko PARTIDA IRAILAK 4

Datorren larunbatean, irailaren 4an, 17: 00etan, TXINGUDI GOIBAR Taldeak (Lurraldeko 1. Mailako Gizonezko Seniorra ) denboraldiko lehen lagunarteko partida jokatuko du EREINTZA BEISSIER (Euskadiko Senior Liga) taldearen aurka.
Aforo mugatua izango da, eta ohiko murrizketak eta neurriak izango ditu. Ateak 16: 30ean irekiko dira eta partida hasten denean itxiko dira. Guztion laguntza eskatzen dugu, berriro ere eskubaloiaz gozatu ahal izateko Artalekun.
Zuen zain gaude!

PARTIDAREN PROTOKOLOA