Aste santuko Eskubaloi Kanpusa

aste santuko kanpusa

Aste Santu honetan, zatoz Eskubaloia ezagutzera, ikastera eta gozatzera Txingudi Eskubaloiarekin.

Eskubaloia ezagutu eta jolas-giroan taldeko jarduera fisikoa egin nahi duten haurrei zuzendua

Hauek dira gure helburuak:

– Eskubaloiarekin lehen harremana izatea

– Koordinazioa, espazio-zentzua eta psikomotrizitatea sustatzea

– Balioetan heztea eta trebetasun fisikoak garatzea jolasaren bidez

– Giro ludiko eta kooperatibo batean gozatzea

Adinak: 2007 eta 2011 urteen artean jaiotako neskak eta mutilak.

Datak: apirilak 19tik 22ra

Ordua: 10: 00etatik 12: 00etara

Lekua: jardunaldi guztiak “Uranzu Frontoian” izango dira

Izena ematea: jarduera doakoa da. Bete honako FORMULARIO hau