Eskola

Eskola Izen Emateko Inprimakia

SARRERA

Txingudi Eskubaloi eskola, kirol horretan adituak diren entrenatzaileak jokalari talde bat entrenatzen duen elkartea  da.

Helburu orokorra hauxe da: inklusiboa den eta bai arlo pertsonalean bai kirol arloan pertsona bere osotasunean kontuan hartzen duen hezkuntza,  eta honekin batera eskubaloiaren oinarri tekniko-taktikoen hobekuntza lantzen duena.

Helburu ezberdineko bi entrenamentu mota egingo dira: 

  • Adin eta maila bereko jokalarien entrenamendua, jarduera bakoitza garatzeko gaitasuna haunditzeko. Ondorioz norberaren hobekuntza gertatuko da.
  • Maila eta adin ezberdinetako entrenamenduak, ikasketa kooperatiboa bultzatzeko helburuarekin, ikasketa mota honek dituen abantaila guztiekin, bai arlo pertsonalean bai kirol arloan.

Jarduerak, taldean egitea bultzatuko da eta horrela talde lana hobetsiko da bakarkako lanaren aurrean. Kontutan izanik Eskubaloia talde-kirola dela ,alderdi hau bereziki bultzatuko da.

 

JUSTIFIKAZIOA

Txingudi Eskubaloiaren helburua 8 eta 12 urte bitarteko umeei eskubaloia hurbiltzea da, horrela beraien ohiko kirol jarduera bihur dadin. Honek Bidasoako eskualdean kirol honetan diharduten petsonen kopurua handitzea ekarriko du.

Eskola, eskubaloia ikasteko lekua izango da, baina baita ere umeak elkartzeko tokia beraien garapen fisiko, psikiko, sentsorial, motoriko, eta soziala garatuko duena, baloreetan oinarritutako hezkuntza gune bat eta batez ere ondo pasatzeko eta sormenerako lekua.

GURE BALOREAK

Ondorioak onartu, Autodisziplina, Autoadierazpena, Kidetasuna, Lehia, Konpromezua, Konstantzia, Emozioen kudeaketa, Bizikidetza, Lankidetza, Sormena, Garapen pertsonal eta soziala, Disziplina, Enpatia, Esfortzua, Lehentasunak aukeratzen ikastea, Leialtasuna, Malgutasuna, Eskuzabaltasuna, Frustazioen kudeaketa, Eskerrona, Apaltasuna, Zintzotasuna, Integrazioa, Justizia, Lidergoa, Fideltasuna, Denboraren antolaketa, Iraunkortasuna, Planifikazioa, Resilientzia, Errespetua ( Aurkariarekiko, kidearekiko, Norberarekiko, Kirol-epailearekiko, dibertsitatearekiko), Erantzunkizuna, Sakrifizioa, Zintzotasuna, Mugak gainditzea, Talde lana, Ausardia.

 ENTRENAMENDU-PROGRAMA

Eskubaloi eskolaren helburu nagusia, bai arlo pertsonalean bai arlo tekniko-taktikoan, bere jokalariak garatzea da, beti ere osagai ludiko baten bitartez.

Horretarako beharrezkoa da jokalariak entrenatzean ondo pasatzea eta hori da bereziki lortu nahi dena, entrenamendu talde desberdinak osatzeko aukera emanez.

Jokalari guztien hobekuntza bilatzen da, bai gaitasun egokienak dituenarena, bai kirol honetan hasten denarena, saiok parte hartzailearen mailara egokituz. Txingudi Eskubaloi Eskolak, inklusiora irekitako eskola bat izanik, aukera emango dio eskubaloiaz gozatzeko, eskatzen duen jokalari orori. Apuntatzen diren jokalarien ezaugarri eta zailtasunen arabera, bakoitzari, norbanako programa diseinatzen ahaleginduko gara.

Burututako entrenamenduek etorkizunerako hobekuntza bilatuko dute epe motzerako baino gehiago. Hobekuntza hau epe motzean ere nabarituko dela uste dugu, eta honek taldearen hobekuntza ekarriko du.

Niños disfrutando escuela balonmano Txingudi Eskubaloia

HELBURUAK

Ikaskuntza esanguratsua lortzeko abiapuntua ikasle-jokalarien  aurrezagupenak izan behar dira, eta honen arabera zailtasun-maila igotzen joan; bestalde, garatzen joan daitezkeenaren arabera ikasketa-prozesu ezberdinak sortzea bilatuko da. Horrela, eskuratutako gaitasunak kirol-jarduerak burutzeko erabiliko dira, jokua izanik erabilitako tresna nagusia. Honen bidez, jokua esploratu eta jokuan baliabide gehiago praktikan jartzeko oinarriak ezarri nahi dira, inplizituki gaitasun taktikoa garatzeko (joku estrategiak) eta paraleloki bakoitzaren gaitasunak aberastu eta indartzeko. Kau honetan kirola bigarren plano batean geratuko da, jokalari bakoitzaren gaitasunak garatzeko tresna gisa. Hau da, hezkuntzaren fokoa beste faktore batean kokatuko da, ezagupenen eraikuntzaren beste modu bat esperimentatu dezaten. 

Garapen edo espezializazioko etapa ebolutibo honetan, joku edo joko-jardueraren bidez gaitasun espezifikoak garatzea bilatuko da. 

Eskubaloiak mugimenduaren adierazpen aberatsa eskaintzen du eta honen ondorioz bai umea bai hezitzaile-entenatzaileak  garapen psikiko , motor eta sozialaren garapenerako ekarpen interesgarriak topatuko ditu. 

Eskubaloian hasteak hiru ideia nagusi onartzea dakar: 

  • Umeek jokoaren elementu nagusiak ulertzea.
  • Kirola egitearen ohiturak progresiboki barneratzea.
  • Eskubaloiaren teknika eta taktikaren oinarrizko kontzeptuak ikastea.

Helburu nagusiak izango dira:

  • Joku eta ariketetan parte hartzea besteekin erlazio eraikitzaileak sortuz.
  • Kideekiko adiskidetza eta kolaborazio jarrera garatzea., demokratikoki adostutako arauak errespetatuz.
  • Kirol hau osatzen duten elementu guztiak errespetatzea.
  • Norberaren eta besteen aukerak eta limitazioak baloratuz, praktikarekin gozatzea, kirol honen garapena zuzentzen duten balore eta oinarrizko arauak kontutan hartuz.
  • Esfortzua baloratzea, elementu nagusi gisara, autosuperazio jarreren balorazioan lagunduz.
Txingudi Eskubaloi Eskola Instalazioak

IDEIA NAGUSIAK

–  Ondo pasatzeko jarduera ( gozatzeko jarduera).

– Ikasketa prozesua (beharrezkoak diren teknikak).

– Garapen fisiko eta psikikoaren oreka.

 LEHIAKETARAKO JARDUERAK

TORNEOAK

Beste iniziazio eskolekin ikasturte bakoitzean gutxienez bi torneotan parte hartzea aurreikusten dugu, horietako bat Irunen antolatuko da kurtso bukaeran.

PARTIDUAK

Partiduak gabonak ondoren hasiko dira. Hilabetean bat egingo da beste iniziazio eskolekin. Helburua izango da, ondo pasatzea eta inguruko beste neska eta mutilekin bizipenak edo ezagupenak elkartrukatzea.

 EBALUAZIO ADIERAZLEAK

  1. Ikasle-Jokalariaren bertaratzea.
  2. Ikasle-Jokalariaren puntualtasuna.
  3. Ikasle-Jokalariak eskola ez uztea.
  4. Ikasle-Jokalariaren jarrera eskolaren jarduera desberdinetan.
  5. Txingudi Eskubaloi eskolaren onarpen maila klubaren ingurunean.
  6. Ikasle-jokalari bakoitzari ezarritako helburu espezifikoen lorpen maila.
  7. Ikasle-jokalari bakoitzaren asebetetze pertsonala. 

ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

Eskubideak:

  • Kirol formakuntza egokia.
  • Tratu parekidea eta errespetuzkoa.
  • Baloreetan oinarritutako hezkuntza.
  • Baldintza egokiak eta osasun hartapena.
  • Ordutegi finkoa eta beharrezkoa izango den informazioa.

Betebeharrak:

  1. Tratu parekidea eta errespetuzkoa.
  2. Materiala zaintzea.
  3. Programatutako saioetara etortzea.
  4. Erabakitako arropa erabiltzea.