Azken Berriak

23-24 DENBORALDIRAKO AURREINSKRIPZIOA

Ez zaitez gogoz geratu!! Zatoz eta probatu. Eskubaloia eta askoz gehiago... AURREINSKRIPZIOA

Ekainak 22: I. Eskolarteko 4X4 Eskubaloi Topaketa

Lau jokalariko taldeek har dezakete parte, hau da, Lehen Hezkuntzako 5 edo 6 mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako neskek, mutilek edo talde…

II. “SAN MARTZIAL” SENIOR NESKEN ESKUBALOI TXAPELKETA

Joan den larunbatean, ekainaren 10ean, II. SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN ESKUBALOI TXAPELKETATxingudi Eskubaloiak antolatuta eta Irungo Udalaren laguntzarekin.Ekimen hau Kirolean emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta garatzeko…

TXINGUBALOI

Aste santuko Eskubaloi Kanpusa Aste Santu honetan, zatoz Eskubaloia ezagutzera, ikastera eta gozatzera Txingudi Eskubaloiarekin. Eskubaloia ezagutu eta jolas-giroan taldeko jarduera fisikoa egin nahi duten haurrei zuzendua Hauek…

MERCHANDISING

Badauzkazu gure Merchandising artikulu guztiak webgunean. Eskaerak urriaren 30era arte jasoko ditugu. Eta martxan jarriko ditugu, Gabonetarako irits daitezen. Nahi duzun artikuluaren formularioa bete besterik…

Txingudi Eskubaloia

Txingudi Eskubaloi Kluba Egaindar”, eskubaloi kirol modalitatea ezagutzera eramateko eta praktikatzeko asmoz sortu da. Prestakuntza garatzen duen hezkuntza esparru batean, pertsonaren osotasuna, baloreen ikaskuntza eta Kirolaren dibertsioa eta gozamena sustatzen du.

Beraz gure jarduera ildoak hauek dira:                           

– Eskubaloiaren praktika

– Pertsonen hezkuntza

– Baloreak

– Gozamena

Funtsean gure ekintza-eremua Irun hiria da, baina gure eragin eremua Txingudi eremura hedatzen da, hau da, Hondarribia eta Hendaiaraino.

Irakurri gehiago…


Eskubaloi Eskola

Txingudi Eskubaloiaren helburua 8 eta 12 urte bitarteko umeei eskubaloia hurbiltzea da, horrela beraien ohiko kirol jarduera bihur dadin. Honek Bidasoako eskualdean kirol honetan diharduten petsonen kopurua handitzea ekarriko du.

Helburu orokorra hauxe da: inklusiboa den eta bai arlo pertsonalean bai kirol arloan pertsona bere osotasunean kontuan hartzen duen hezkuntza,  eta honekin batera  eskubaloiaren oinarri tekniko-taktikoen hobekuntza lantzen duena.

Eskola, eskubaloia ikasteko lekua izango da, baina baita ere umeak elkartzeko tokia beraien garapen fisiko, psikiko, sentsorial, motoriko, eta soziala garatuko duena, baloreetan oinarritutako hezkuntza gune bat eta batez ere ondo pasatzeko eta sormenerako lekua.

Irakurri gehiago…