Txingudiko Eskubaloi elkarteak Teresa Errandonearen arrakasta aitortu nahi du gaur, irailaren 1ean Espainiako txapeldun izendatu baitzuten 100 metro hesietan.
Ahalegin, dedikazio eta konstantziaz betetako ibilbide baterako oso merezitako saria.
Hamabi aldiz Espainiako txapelketa absolutuetan dominak lortu izan ditu, eta hamalau aldiz beheko kategorietan. Lau aldiz nazioartean, selekzio absolutuarekin, eta sei aldiz adingabeen selekzioarekin. Euskadiko errekor absolutua 60 metro hesitan pista estalian eta Gipuzkoako errekorra aire zabalean 100 metro hesitan. Erreferente bat eta inspirazio bat kirolari gazteentzat eta Irungo kirolarientzat harro egoteko arrazoi bat. ¡Zorionak Teresa!